“Aisia Hotelak” kateak 6 Hotela ditu Euskal Herrian eta Kantabrian zehar banaturik. Hotela paregabeak ingurune geografiko zoragarrietan kokatuak. Lasaitasuna eta bakea nagusitzen diren lekuetan eraikiak. Abangoardiako estiloaz dekoratuak, gure nortasun ikurrak galdu barik baina.
Aisialdi-aukera eta produktu berriak sortzea, punta-puntako teknologiak ezartzea, ingurugiroari buruzko ziurtagiria edukitzea, teknologiarik aurreratuena erabiltzea, dena, bezeroei begira egiten dugu eta. Hauexek dira “Aisia Hotelak” katea definitzen duten kontzeptuak. Laburbildurik: Hotela-proposamen ezberdina, lanean dihardugu bisitatzen gaituztenak etxean legez senti daitezen, lagunarteko giroan eta, oraindik ere, ezagutzen ez gaituztenen jakin-mina piztu nahirik.
IKUSPEGIA:
Euskal Herriko termalismo eta Hotela-eremuan onena eta eredugarria izatea, kalitatezko produktu eta zerbitzu profesionala eskainiz.
MISIOA:
Ezaugarri bereizle bezala, erlax tratamenduak egiten dituen Hotela katea sortzea da gure misioa, tratu pertsonalizatua eta adeitsua eskaintzeko, kalitatezko sukaldaritza, jangai naturaletan oinarritutakoa eta baliabide guztiak modurik eraginkorrenean erabiltzeko gai dena; hedatzeko gaitasuna duena, kolaboratzaileei segurtasun, prestakuntza eta autorrealizazioa ahalbidetuz.
BALOREAK:
Nortasuna: gure hotelak, txikiak eta inguru pribilegiatuetan kokatuak dira, diseinu moderno eta funtzionalekoak, ingurugiroa zainduz eta, gure bezeroen erosotasunari begira pentsatuak.
Kalitatea: eskaintzen ditugun produktuen kalitatea eta prezioen arteko oreka zaintzen dugu.
Bikaintasuna: Zerbitzua beti bikaina izan dadin nahi dugu.
Bezeroa: gure izateko arrazoia, berari begira egiten baititugu ahalegin guztiak. |