Honako dokumentu honek, H2A produktuaren OINARRIZKO BALDINTZA OROKORRAK arautzea du xede, zeinek haren titularrei, jarraian zehaztuko diren produktu edota zerbitzuak gozatzeko aukera emango baitie.
H2A bonoa eskuratu eta erabiltzeak, jarraian adierazitako Zehaztapen guztien edota Baldintza Orokorren balioaren erabateko onespena, erreparorik gabe, ekarriko du. Bonoak erostean, erabiltzaileak, euren edukiak ezagutzen dituela eta euren menpe geratzen dela, adierazten du, harik eta bonoaren iraunaldia amaitu arte.
Aurrekoari kalterik egin gabe, “Aisia Hotelak” kateak, Baldintza Orokor hauei aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du,www.aisiahoteles.com orriari dagokion gaurkotzearen bidez, behar bezala, jakinaraziko direnak.
H2A bonoa
“Aisia Hotelak” katearen bonoak, ukigai dela, elektronikoa edo bestelako euskarrian dela, erabiltzaileei eskubidea ematen die eskainitako produktu edota zerbitzuekin gozatzeko, beti ere, aurrez erreserba eginda eta bakoitzari aplikagarri zaizkion baldintzen mende.
H2A bonoa, zelan erabili
Beharrezkoa den erreserba barik, bonoek ez dute inolako baliorik. Erabiltzaileak nahi dituen zerbitzuen erreserba, establezimenduan bertan, egin behar izango du.
Behin eginda erreserba , postaren bidez, kontratatutako zerbitzuei dagozkien bonoa jasoko du.
Aukeraturiko hotelera heltzen den egunean, sarrera egiten den unean hautatutako establezimenduaren bonoa aurkeztu behar izango du harrera-lekuan. Aipatu bonoa harrera-lekuan aurkeztu ezean, eginiko erreserba baliogabekoa izango da eta, hortaz, ezina gertatuko da hotelean sarrera burutzea.
Bonoari dagokion tarifa, ostatua barne duten paketeak direnean, logelen erabilgarritasun-egoerari lotuta dago eta, beraz, erreserba egiten den unean bertan, bonoaren jabeari jakinaraziko zaio, berak eskatutako datetan ostatzeko aukerarik ote dagoenentz.
Ostatu gabeko zerbitzuak direnean, logelen erabilgarritasun-egoerari ere lotuta dago, eta, beraz, erreserba egiten den unean bertan, bonoaren jabeari jakinaraziko zaio, berak eskatutako datetan ostatzeko aukerarik ote dagoenentz.
Bonoen erostea aurre-ordainketaren bidez egingo da, horregatik, erosi eta hartzen diren unean ordainduko dira, oso-osoan.
H2A bonoan sartutako zerbitzuak
Bonoaren prezioak, edozein dela ere euskarria, bonoan bertan adierazitako zerbitzu eta onurak barnerazten ditu. Establezimenduan erabilitako bestelako zerbitzuren bat, hoteleko harrera-lekuan ordaindu behar izango da.
H2A bonoaren balioa
Bonoaren balioa urtebetekoa da, hura erosten denetik. Denboraldi hau igarota, automatikoki ezereztatua geratuko da haren luzapena, diru-itzulketa edo trukaketa egiteko, inolako eskubiderik gabe.
Era berean, “Aisia Hotelak” kateak ez du onartuko iraungitze-datatik kanpo dagoen bonorik, luzapenerako, trukaketa edo itzulketarako baliorik gabe geldituko delarik.
Termal gunea eta gainontzeko Hotela-instalazioak erabiltzea
Programa honetan sartutako establezimendu bakoitzeko instalazioen erabiltze-baldintzak kontsultatzeko, erabiltzaileak, establezimenduari berari eskatu behar izango dizkio, instalazioak erabiltzeko arauak.
“Aisia Hotelak” katearen erantzukizunak
“Aisia Hotelak” katea ondoko hauen ez da erantzulea izango:
- Titularraren H2A bonoaren lapurreta, ostea edo galtzearena, haren prezioa inoiz itzuliko ez delarik.
- Titularrarentzako, bonoa erabiltzetik edo Kontratu honetan ezarritakoarekin adostasunean prestatutako zerbitzuak edo abantailak ondoriozta lezakeen edozein zeharkako kalte edo ondorioarena.
- Baldintza Orokor hauetan ezarritakoaren adostasunaren aurka, Titularraren aldetik bonoa erabiltze okerretik atera litezkeen kalte eta galerenak.
Lege ezargarria eta Aginpide eskuduna
Baldintza hauek batasuna osatzen dute eta Espainiako legearekin adostasunean interpretatu eta ezarriko dira. Baldintza Orokor hauei buruzko edozein eztabaidagai sorrarazten denean, aldeak, dagokien eskumenari esanbidezko ukapena eginez, berariaz, Bilboko (Espainia) Epaitegi eta Auzitegien agindupean jartzen dira.
|