1. Sarrera
Honako dokumentu honek, 94 447 8330 tel. zenbakiduna, B95291886 IFZ duena, Fátima etorbidea 3, 48950 Erandio-Bizkaia helbidea duen (aurrerantzean, “Aisia Hotelak”) “Aisia Hotelak” Sozietate Mugatuan eta beronen establezimenduetan linean egiten diren erreserba zerbitzuak KONTRATATZEKO BALDINTZA OROKORRAK arautzea du helburu.
“Aisia Hotelak” kateak bere bezeroei, www.aisiahoteles.com orriaren bitartez informazioa eta zerbitzua eman nahi dizkie. Horretarako, gure hotelen gaineko informazioa eta zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola linean logelak erreserbatzea, tarifak direla bitarte erreserba-zenbakia aurkitzea, areto eta konbentzioen aurre-erreserba egitea, bezeroarentzako arreta-zerbitzua ematea, lan-burtsa eta etengabeko hainbat promozio eskaintzea (aurrerantzean zerbitzuak).
Bezeroa zaren aldetik, “Aisia Hotelak” katearekin alokatzean, kontratatzeko baldintza orokor hauen bidez lotesteko adinez nagusia zarela eta beharrezkoa den gaitasun daukazula aitortzen duzu.
Orria edota beronen zerbitzuak erabiltzeak, eguneraturiko azken bertsioaren Erabilera-Arauetan adierazitako Baldintza Orokor guzti-guztiak eta berauen balioaren onespen osoa ekarriko du, erreparorik gabe, beraz, erabiltzaileak argi izan beharko du, aisiahoteles.com bisitatzen duen bakoitzean, eurak irakurtzea oso garrantzitsua dela.
2. “AISIA HOTELAK” katearen lineako Erreserba-zerbitzuak erabiltzea
Lineako Erreserba-Zerbitzuak
Lineako Erreserba-Zerbitzuak: Lineako erreserba-zerbitzuak, Aisia katearen edozein hoteletan erreserba egin ahal izatea, du helburu. Zerbitzu hauek erabiltzeak, baldintza orokor guzti-guztiak eta berauen balioaren onespen osoa ekarriko du, erreparorik gabe. Aipatu baldintza orokorrak, euren eguneraturiko azken bertsioan xedaturikoak dira.
Kontratazio-prozedura: Zerbitzua erabiliz gero, erabiltzaileak, haren baieztapen-posta elektroniko bat jasoko du, bertan, erreserba aurkitzeko zenbakia agertuko delarik.
Bermea eta ezerezte politika: Orri honen bidez eginiko erreserbak, datu-orrian emandako kreditu-txartela dela bitarte, bermaturik geldituko dira. Aurrez iragarritako sarrera egunean ez agertzeak edo, epetik kanpo eginiko ezerezteak (24 ordu baino gutxiago), gau bateko diru kopurua, kreditu txartelean, kargu automatikoa ekarriko du, bai eta erreserbaren ezereztea ere.
Erreserba bat ezerezteko, erreserba egin duen hotelarekin harremanetan jarri beharko da, ezerezte-epearen jakitun egonda, gasturik izan ez dadin.
Tarifak eta zergak: Logela eta gau bakoitzeko prezioak. Gure web orrian azaldutako prezioek BEZ barne daukate.
www.aisiahoteles.com orriaren eta zerbitzuen erabilera
Erabiltzaileak, Legearekin, moralarekin, ohitura onekin, ordena publikoarekin eta kontratazio Baldintza Orokorretan xedatutakoarekin bat etorriz, erabiliko ditu zerbitzuak. Beraz, legez kontrako helburuekin edota kontratazio Baldintza Orokor hauetan adierazitakoaren aurka, zerbitzuak ez erabiltzera behartuta dago, hots, eskubide edota gainontzekoentzat kaltegarri direnean edo, zeinahi dela ere, zerbitzuei, “Aisia Hotelak” katea berari edota beronen irudiari gaitzak egin diezazkietenean.
Aisiahoteles.com orriaren funtzionamendua arintzekotan eta erabiltzaileen onerako dela “Aisia Hotelak” kateak, aldebakarrez, edonoiz eta aurrez abisurik egin gabe, eskaintzen dituen zerbitzuak edo, orri honen funtsezko itxura edo, eraginkortasunaren baldintzak, teknikoak zein erabilerari buruzkoak, aldatu ahal izango ditu. Era berean, erabiltzaileek eurek, zerbitzua hobetzekotan eta kalitate maila hobezina ezartzekotan, egokiak jotzen dituzten aldaketak, iradoki ahal izango dituzte, info@aisiahoteles.com posta elektronikoaren helbidea dela bitarte, orriaren erantzuleekin harremanetan jarriz.
Erabiltzaileen datu pertsonalen babesa “Aisia Hotelak” katearen aldetik.
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan (DPBL) eta beronen sustapenerako araudian xedaturikoa betez, bai eta 34/02 Informazioaren Gizartea eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legean ere, B95291886 IFZ duena, Fátima Etorbidea 3, 48950 Erandio–Bizkaia helbidea duen “AISIA HOTELAK”, S M-ak, ondoko hau adierazten dizu:
www.aisiahoteles.com honetan sartutako datu-orri ezberdinen bidez, jasotako datu pertsonalak, aipatutako datu-orrietako baldintzen onartzearekin batera zuk emandako baimenaz, enpresarena den fitxategi automatizatu batean sartuko dira, zuoi arretarik onena eskaintzekotan eta, gure zerbitzu zein promozioen berri emateko xedez.
Indarreko legedia betez, fitxategia, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribaturik dago.
“AISIAHOTELAK”, S M-ak ez dizkio zure datu pertsonalak inori emango, zure esanbidezko adostasunik gabe. Hala ere, “AISIAHOTELAK” S M-ak, behar denean, MONTENEGRO TALDEAri, zure datu pertsonalak, eman ahal izango dizkio baldin eta “AISIAHOTELAK” S M-ak, datu pertsonalak jasotzeko adieraziriko xedeak berdinak badira, edozein kasutan ere, norberaren datuen tratamendu automatizatuan konfidentzialtasuna bermatuz eta, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan xedatutakoa ezarriz.
Erabiltzailea, “AISIAHOTELAK” S M-ri emandako Datu Pertsonalen egiazkotasunaren erantzulea izango da, bai eta euren gainean eginiko edozein aldaketaren berri emateko orduan ere.
Nahi baduzu, Legean, sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko, adierazten diren eskubideak erabiltzeko ahalmena duzu, horretarako, “AISIAHOTELAK”, S M , DATUAK Erf., Marketing Dptu., Fátima Etorb. 3. , 48950 Erandio-Bizkaia helbideraturiko fitxategiaren erantzulea denari idazki bat bidaliz, edo info@aisiahoteles.com – era erreferentzia berberarekin posta elektronikoa igorriz. Era berean, edozein unetan, publizitate ez jasotzeko nahia adieraz dezakezu.
Dena den, “AISIA HOTELAK” S M-ak konfidentzialtasuna eta datu pertsonalak babesteko duen politikaz, edozein zalantza argitu nahi izanez gero, aurreko helbidera jo dezakezu.
Erabilera-arauak Aldatzeko Eskubidea
“Aisia Hotelak” kateak, erabilera Arau eta kontratatzeko baldintza hauetan adierazitako edozein gai, aldebakarrez eta aurre-abisurik gabe, aldatzeko eskubidea gordetzen du, egoki jotzen duen eran, erabiltzaileei Web Gunea dela bitarte, egindako aldaketen berri emanez.
Erabilera-arauen babesa
Kontratatzeko Baldintza Orokor hauetako hizpaketeren bat balio edo eraginik gabe geratuko balitz, gainontzeko Baldintza Orokorrak hitzartutako terminoetan mantenduko liTarifakke. Kontratu honetan, ezein hizpaketak ezin du inolako eraginik izan kontsumitzaileen gaiei buruzko aginduzko xedapenetan. Zeu kontsumitzailea ez bazara, zeuk atzera egiteko eskubideari berariaz egiten diozu uko.
Bermeak eta erantzukizuna baztertzea
- “Asia Hotelak” kateak ez du bere Web orriaren funtzionamenduaren fidagarritasun, erabilgarritasun-egoera edo jarraitasuna bermatzen, ez eta erabiltzailearen eskura jarritako produktu edo zerbitzuena ere, beraz, haren Web orriaren edo zerbitzuen erabilgarritasun, fidagarritasun edo jarraitasun faltarengatik suerta daitezkeen, edozein motatakoak direla ere, kalte edo galeren erantzukizunetatik aske gelditzen dela, halere, haren posibilitateen arabera, kalteturiko pertsonari laguntza teknikoa ahalbidetzen saiatuko delarik.
- “Aisia Hotelak” kateak ez du kontrolatu behar, ezta aldez aurretik ere, erabiltzailearen edo orriak bisitatzen dituzten pertsonen software edo handware-an, gorabeheraren bat edo beste, eragin dezaketen birusik edo, edukietan elementurik denentz, beraz, euretatik ondoriozta daitezkeen, edozein motatakoak direla ere, kalte-galeren erantzulea ez da izango.
- “Aisia Hotelak” kateak ez ditu aurrez kontrolatzen eta ez ditu kontrolatu behar, ez onetsi, ezta bere gain hartzen hirugarren baten orrian edo orrietan ager daitezkeen zerbitzuak, edukiak, datuak, artxiboak, produktuak eta edozein motatako material, hortaz, “Aisia Hotelak” kateak, zeinahi dela ere inguruabarra, euren web orri edo orrietako edukien legalitateaz, ez du inolako ardurarik hartuko, beraz, adierazpen-mailan eta mugarik gabe, edukien legalitatearen errespetua, edukien ohitura onak eta ordena publikoa, hirugarrenen erabateko ardura da, bai eta aipatu edukiek, gainontzekoen edozein eskubideri kalterik egin ez diezaioten ere.
- “Aisia Hotelak” kateak ez du kontrolatzen eta ez du kontrolatu behar, ezta bermatu ere, www.aisiahoteles.com honetatik kanpo beste batzuek, erabiltzailearen eskueran jar diezazkioten produktu edo zerbitzuen funtzionamenduaren fidagarritasuna, erabilgarritasun-egoera edo jarraitasuna, beraz, haren web orriaren edo zerbitzuen erabilgarritasun-egoera, fidagarritasuna edo jarraitasuna faltagatik ondoriozta daitezkeen edozein motatako kalte-galeretatik salbuetsirik gelditzen delarik.
Erabiltzaileak, legea edo honako akordio honetan jasotako edozein baldintza orokor, bete ez izateak, “Aisia Hotelak” kateari ekar liezaiokeen edozein motatako kalte-galeraz, erabiltzailea bera izango da haren erantzulea.
Lege ezargarria eta Aginpide eskuduna
Baldintza hauek, Espainiako legeriaren agindupean daude, interpretazio, baliotasun eta egikaritze mailan aipatu baldintzetan ez xedaturikoan, hura izango delarik eskuduna. “Aisia Hotelak” katea eta erabiltzailea, bestelako eskumenen batera ez jotzeari esanbidezko ukapena eginez, Baldintza Orokor hauen xede diren zerbitzuak ematetik ondoriozta daitekeen edozein eztabaida dela eta,Erabiltzailea helbideraturik dagoen Epaitegi eta Auzitegien agindupean jartzen dira. Erabiltzaileak berak bere helbidea Espainiatik at badauka, “Aisia Hotelak” katea eta Erabiltzailea, bestelako eskumenen batera ez jotzeari esanbidezko ukapena eginez, Bilbo (Espainia) hiriko epaitegi eta auzitegien agindupean jartzen dira.
|