Deba eta bere ingurua ustekabez beteta dago. Esaterako, historiaurreko Ekaingo arkeologi aztarnategiak, erdi aroko hiribilduak, Mutriku kasu, Europako porturik zaharrena gordetzen duen herria dela. Gertu dauden herrietan ere historiak bere aztarnak utzi ditu, Loiola bere santutegiarekin, edo, zalantza barik, Donostia, direla kasu.
Baina Debak askoz gehiago eskaintzen du. Adibidez, natura, basabideak eta itsasoaren hondoa direla bitarte; eskalatzea, mendi-ibiliak, edo surf egitea eta, jakina, zure egonaldia ahaztezina izan dadin eskaintza gastronomiko zabala eskaintzen du.
|