Hotela
 

Deba itsasadarreko bokalean, Kantauri itsasoaren aurrean eta mendietatik babestua, Aisia Deba hotela dugu, Deban bertan, Gipuzkoan.

Hotela, erlaxazioari begira diseinatu eta dedikaturiko eremua da, herri marinel baten ohizko eraikuntzan oinarritua, non urdin ilunak eta abangoardiako altzariak zein dekorazioa nahasten diren. Aldi berean eremu beroa da, kafe bat hartzera edo logela bateko leihotik itsaso aldera begiratzera eta gogoetarik sakonenak urruneko zerumugarantz bidaltzera ere gonbidatzen gaituena.