Ingurunea
 

Bilbo bisitatzea, geroari begira bizi den hirian barrena ibiltzea da. Etengabean aldatzen dabilen hiria, ikuspegi bikoitza eskaintzen duena: tradizioa eta abangoardia. Alde zaharrean zehar ibiltzea eta bertoko pintxoetan oinarritutako eskaintza gastronomikoaz gozatzea, hiriaren bizkarrezurra den itsasadar ertzetik ostera egitea, Guggenheim eta Arte Eder Museoak bisitatzea, esandakoaren adierazleak dira.

Bizkaiko ikurrenetako bat dugu Deriotik hurbil – Bizkaiko Zubia – Gizon-Emakume Guztien Ondarea izendatua edo Gaztelugatxeko Doniene monasterioa, bertan itsasoaren marruma entzuteaz gainera, haren eskaileraren berrehun maila eta koska  igotzeko eta, bide bukaeran, benetako maitasunari eusten lortzeko asmorekin, ermitako kanpaia jotzeko ere parada izango dugu.

…eta natur zaleentzat, biosfera-erreserba izendatua izan den Urdaibai hezegunea bisitatzea derrigorrezko da.