Aisia Derio hotela, irizpide ekologiak kontuan hartuz altxaturiko eraikina da, bio- eraikuntza eta eguzki-plakak direla bitarte, eguzki-energiaz baliatzen dena. Balorazio energetikoaren aldetik, Euskal Herriko ekologikotzat jotako hotel bakarra da.
Hotel Museoa
Inguruko eta ohizko eraikuntzan oinarriturik, Juan Gorritik diseinatua izan da oso-osorik. Horren lekukoak dira oin nagusietan dauden eskulturak eta koadroak, liburutegi aparta bat edo eguneroko munduaz oheburukoetan eskuz margoturiko alegoriak. Hotel-museoa izateaz gain, jatetxean ere, gure arbasoek Euskal Herriko historia forjatzeko erabili izan zuteneko hainbat elementu dago ikusgai, lanekoak zein eguneroko bizimodu ingurukoak.