Aisia Derio, enpresa-bezeroentzat nahiz egun lasai batzuk igaro nahi dituenarentzat aukera bikaina da oso.
Hotelak jatetxea du eta hurrengo zerbitzu hauek ere eskaintzen ditu: kafetegia, kanpoko terraza, liburutegi-egongela, WIFI konexioa doan eta Internet konexio-gunea, logela-zerbitzua, catering-a, batzar-gelak eta erlaxazio spa bat (erlaxazio-zirkuitu eta masajeetarako kabinak, bilgarriak, esfoliazioa eta edertasun-tratamenduak ere barne hartzen ditu). Kanpoko aparkalekua ere badago, doan.
|