Gure pizgarriak egokiak gerta daitezke bilera bati amaiera egiteko, langileak motibatzeko edo bezero on batentzako opari gisa emateko, besterik gabe. Hotelaren kokalekua eta bere instalazioak direla eta, Bilbon eta bere inguruan dagoen aukera onenetarikoa da. Jarduera termalak, aparteko gastronomiak eta aire zabaleko jarduerak egin ahal izateko aukerek, hala nola zaldiz ibiltzea edo 4x4 batean ibilbideak egitea, zapore gozoa utziko dute, duda barik.
Halaber, hotel-katea eta ABAROA jatetxe-katearen zenbait establezimendutan jarduera ezberdinak konbina ditzakezu.
Gure gizataldea zure esanetara dago, bidai bat zure neurrira antolatzeko ere.