Islares turistentzat erakargarria da oso, kostaldean dago eta. Ondoko hauek bisita ditzakezue: San Martín eliza, gotiko berantiar estilokoa, San Roke baseliza, edota Done Jakueren bidearen lekukoa den erromesentzako ospitale zahar baten hondakinak.
Castro Urdiales herriak alde zaharra kontserbatzen du, bere kale txikiek kutsu jatorra dute, paseatzera gonbidatzen dutenak, gero, herribilduak duen gauzarik erakargarrienetakoaz gozatzera joateko: gastronomia. Herri-guneak erdi aroko jatorria dauka eta 1978. urtean multzo historiko izan zen izendatua. Monumentu ezagunak dira: Santa María eliza – Cantabriako lan gotikorik onena – haren ondoan dagoen gaztelu-itsasargia eta Santa Ana zubi ederra. Halaber Castro Urdiales-ek balio handiko labar-artearen lekukoak ditu, Peña del Cuco dela kasu.
Eta azkenik, 25 minutura baino ez dagoen Bilbo hiriak, aisia, kultura eta tarte-libretarako posibilitate ugari eskaintzen ditu. |