Goi maila eta eskarmentu handikoa den gure jatetxe-departamenduak zeuei egokitutako laguntza profesionala emango dizue. Guztiau inguru paregabean.
Ospakizunak egiteko areto bat dugu. Edukiera 300 pertsonarentzako da, San Nicolás Ogarritz irlara bistak dituela. Beraz, oturuntza-muntaia zeuen gustura eta beharrizanetara egokitzeko eskaintza ezin hobea duzue.
Kezkarik izan ez dezazuen, zerbitzu osagarri guztiak eskaintzekotan gaude (orkestra, disko jartzailea, ordutegi mugagabean doako edana mokadu-afariarekin, e.a.). Nahi baldin baduzue, ezkontza terraza eta lorategietan antola dezakegu. Azkenik, zeuen ezkontza Aisia Derion egiteagatik, hotel honetan edo “Aisia hotelak” kateko beste edozeinetan ezkontza-gaua opari izango duzue, baita dastatze-menua ere, ezkontideentzako doan eta lau lagunentzako %50eko deskontua eginez. Halaber, ezkontza eguneko aurreskua ere doan izango duzue.