Ingurunea
 

Lekeitiok marinel tradizioa esan gura du, itsasoari begirunea. Baina, aspaldiko ohiturak, jendearen adeitasuna, bere kale eta plazei darien kultura eta historia, bere izaeraren adierazleak dira ere bai. Bere kokalekuari esker ohizko herri euskaldun baten ezaugarriak mantendu izan ditu.

Herriko kaleek aparteko arkitektura gordetzen dute: Udaletxea, Oxangoiti Jauregia, Uribarria jauregi-etxea eta auzo hau bitan banatzen zuen antzinako suhesiaren hondakina (XV mendekoa), hau da, Upaetxea eta arrantzale-kofradia San Pedrokoa.

Haren inguruan hiriak eta herriak topa ditzakegu, esaterako, Gernika, Berriatua, Ondarroa eta Markina, guztiek natura zein kultura arloko eskaintza zabala eta aberatsa dutelarik.