Urduña, Bizkaiko historia ulertzeko funtsezko herria da. Gaztelatik sarbidea, 700 urtean zehar, bere kokalekua erabakigarria izan da sarri askotan. Erdi aroko hiribilduak albo banatan mendiak ditu, berauek Nerbioi ibaiari argia ekartzen diotelarik. Eta gainera, ohitura zaharrek eta etengabean gorantz ari den eskualdearen etorkizunak bat egiten dute herri honetan.
Hurbil, Quejana mendatea dugu, bertan txakolin-mahastiak edo barraskilo-etxaldeak topa ditzakegu.
“Ocho Mayos” edo San Juan bezalako Abeltzaintza azokak eskualdeko produktuak sustatzeko erakustoki ezin hobea da.
Naturarekin gozatzeko eskualdea da, basabideetatik barrena ibilaldi luzeak egiteko edo parapente eta eskalatze bezalako kirolak praktikan jartzeko.
Bilbo eta Gasteizetik oso hurbil.
|