Spa
 

Greziar eta erromatarren garaietatik ur mineral sendagarria osasunerako erabili izan da, batez ere, gaitz eta gaixotasun zenbaiten tratamendu eta prebentziorako. Emaitzak hiru faktore nagusiengatik ematen dira: ur mineral sendagarrien agente kimikoengatik, ezartzean erabilitako tekniken eraginengatik eta, batez ere, bainuetxe barruan egote hutsagatik pertsonak, aldez aurretik, hartzen duen jarrera psikologikoagatik.