Aisia Urduñak, bi solairutan banaturiko 800 metro karratuko bainuetxea dauka. Lehenengo solairuan, ondoko zerbitzuak ditu: hidromasaje bainuontzian bainuak hartzeko hainbat kabina, gorputz bildukinak eta esfoliazioak hartzeko gelak, estetika aretoak, masaje aretoak, lurrun bainuak, sauna eta txandakako tenperaturetan dutxa. Eta behekoan honako hauek eskaintzen ditu: ahate-moko eta ur azpiko zurrustak dituen ur mineral sendagarriz betetako igerilekua, jacuzzi-a eta, ur hotz eta beroko aska burbuila-besaulkiekin.
Gure bainuetxea gaitz erreumatikoetan espezializatuta dago, nahiz eta bere urak, burdin ura motakoak berauek, bestelakoetarako ere egokiak diren, hala nola anemia ferropeniko-, obesitate-, dermatologi-, gibel- eta behazun-arazoetarako.
>> Zerbitzu indibidualak
|