Ezkontza-eguna berezia denez, lan prestakuntza behar du. Hori dela eta, gure lan-taldea osatzen duten profesionalak aholkulari izango dituzue, espero duzuen emaitza erdiesteko.
Gure loTarifakgietan ezkontza egitetik, zeuen gonbidatuentzako kanpoko jarduerak burutu arteraino, Aisia Oriok denetan lagunduko dizue, halako moldez ezen gauza bakar batez kezkatu behar izango duzuen: biziki gozatzeaz.
Zerbitzu osagarri guztiak zeuen eskura jartzen ditugu (orkestra, disko-jartzailea, denboraz mugagabeko barra doan, mokadu-afaria, e.a., ….)
Azkenez, zeuen ezkontza Aisia Orion egiteagatik, hotel honetan edo “Aisia hotelak” kateko beste edozeinetan ezkontza-gaua opari izango duzue, baita dastatze-menua ere, ezkontideentzako doan eta lau lagunentzako %50eko deskontua eginez.