Lurrak eta itsasoak bat egiten dute Orio hiribilduan. Beronen jatorriak eta marinel tradizioa kantoi bakoitzean isla daitezke. Orioren arrantza eta, beronengatik inguruko herriekin norgehiagoka kasu, edo Orio bera inguruetan zebilela jakinarazteko sutzarrak egiten zireneko muinoak, garai hartako lekukoak dira.
Urrun daude garai hartakoak, nahiz eta haren portuan eta alde zaharreko kaleetan arrantza-arima beti presente egon.
Orio geroari jakin-mina handiz begira dagoen hiribildua da. Kirol portua, hondartzak eta turismorako instalazioak horren adibide dira.
Orio, Donostia hiriaren erdialdetik 10 minutura dagoenez, Kontxa hondartza, kasino edo Urgull mendiaz gozatzeko leku aparta da, jarraian, hondo-musika gisara itsasoko olatuen soinua, besterik ez, lagun bakarra izanik, atsedena hartzera itzultzeko.
Eta gainera, hauek bezalako kirolak egin daitezke: Surfa, mendi-ibiliak, urpekaritza, parapentea, osterak belaontziz ,… edo besterik gabe, pintxoez eta Getariako txakolinaz gozatu.
|