Hotela
 

Oria itsasadarreko bokalean, Kantauri itsasertzean eta Orio hiribildua inguratzen duten mendien magalean, berdea eta urdina nahasten dira ikuskizun paregabean. Hementxe berton dago Aisia Orio, 2007an ateak zabaldu zituena, zein itsasontzia bailitzan olatuen gainean barrena itsasoratzeko ahaleginetan dabilela dirudien.Tradizioaren emaitza berau, ehunka urtez geroztik Orio eta itsasoa parekatu dituena. Tradizioari eutsiz, baina etorkizunari begiratuz, Aisia Orio-ren dekorazioak abangoardiako diseinua erakusten du, berdin antzera  gertatzen delarik zerbitzuaren kalitatearekin, beti zeuri atsegin emateko prest.