Talasoterapia
Zerbitzuak
 

Aisia Oriok, 1500 metro karratuko talasoterapia-gunea dauka, bi solairutan banaturik.

Lehen solairuan, talasoterapia-guneak 6 igeritoki ditu, hauetariko batean ahate moko-zurrustakoa, ur-itzalkinak, urpeko zurrustak, geyser-a, korrontez kontrako igeritokia, ur hotz eta beroko aska, burbuila-igeritokia eta jacuzzi-a daudelarik.

Bigarren solairuan, 25 kabina ditu, masajeak, esfoliazioa, bildukinak, hidromasaje bainuontziko bainuak, Vichy zein Jet dutxak egin, ipini edo hartu ahal izateko. Halaber, gimnasioa eta erlaxazio-gune batzuk ditu.

>>Zerbitzu indibidualak