Urtean zehar, sorburuan den batez besteko tenperatura baino 5º Z altuagoan azaleratzen den urari, ur termala esaten zaio.
Ur termalak bere konposaketan disolbaturik dituen mineralei zor zaizkie haren onurak.
Ur mineral sendagarria
Zenbait prozesu biologiko eta geologiko ezberdinen bidez, urak bere konposaketan, ezaugarri terapeutikodun mineralak dituen urari esaten zaio. Ur termal guztiak mineral sendagarriak dira, baina ur mineral sendagarri guztiak ez dira ur termalak, ur mineral sendagarri hotzak ere badaude eta.
Ur termal motak
Lurpeko uraren tenperaturaren arabera, mota desberdineko mineralak disolbatuko dira, hortaz, ur termal mota ezberdinen sailkapena egin beharra dugu, sorburua, tenperatura, geologia-etorburua, konposaketa kimikoa eta minerala kontuan hartuz.
Hainbat sailkapen mota dago, dela sorburua, dela tenperatura edo konposaketa kimikoa. Hona hemen mineral-konposizio araberako dauden ur termal motak bai eta, euren bereizgarriak ere:
Mineral-konposizioaren araberakoak:
Ur bikarbonatuak:
Mineral gutxiko urak, alkalinoak eta hotzak. Ahoratu egiten dira, barautan hartuz gero, metabolismoan eragina dute, PH gastrikoa alkalinizatuz, bihotzerrea arinduz eta digestio-prozesuari lagunduz.
Ohizkoak hauexek dira:
Sodiko bikarbonatuak: Gaixotasun gastrikoei begira aginduak, hala nola heste- hiperhigikortasuna, duodeneko ultzerak, beherazkoak eta gibeleko zein giltzurrunetako gaixotasunak direnean.
Kaltzio bikarbonatuak: digestioa hobetzen dute.
Misto bikarbonatuak: digestioa hobetzen dute.
Sulfatatu bikarbonatuak: Idorreria eta gibeleko intoxikazioei begira aginduak.
Kloruratu bikarbonatuak: hezueri-gaixotasunetan agindua.
Ur kloruratuak:
Euren konposizioan kloruro nagusi duten urak dira. Gaixotasun dermatologikoetan aginduak, larruazalaren defentsak areagotuz. Berauen konposizioan sodioa izanez gero, hantura-kontrako eragin ona dute.
Burdin urak:
Honen konposizioan burdina da nagusi, bikarbonato eta sulfatoak ere izaten ditu baina.
Anemia ferropeniko eta bestelakoetan aginduak, ur mota hau indargarri dela jotzen baita. Obesitate-, hezueri-, gibel- zein behazun-arazoetarako eta zenbait gaixotasun dermatologikoak diren kasuetan egokia, baita haurren garapen-arazoetan ere.
Ur sufretsuak:
Lur lohitsuan aurki daitezke eta giltzadura-gaixotasunak, hezueri-prozesuak, lokomozio-aparatuko ebakuntza ondokoak, anemiak, neuralgiak, dermatosi pruriginosoak, hantura alergikoak eta asma bezalako arnasketa-gaixotasunak direnean aginduak izaten dira. Ur sufretsuak, ordea, desegokiak dira hipertentsio eta hemoptisi kasuetan.
Ur sulfatatuak:
Ondokoetan azpisailka daitezke:
Sodiko eta magnesikoak: Ur honek eragin libragarri garrantzitsua du. Bestelakoetan gomendagarri ere izaten da, hala nola gaixotasun dermatologikoetan, azkura denean, bai eta sendagai zein elikadura pozoitze zenbait kasutan ere.
Kaltzio sulfatatuak: gaixotasun gastrikoa, heste, gibel eta behazunetakoetan ere agindua.
Sulfatatu kloruratuak: gaixotasun gastrikoa, gastritisa, idorreria, bai eta gutxiegitasun hepatikoan ere agindua.
Ur mota honetako ezartze-teknika aho dela bitarte da, baldin eta bestelako modutan ezarri badaiteke ere.
Ur erradiaktiboak:
Berez erradioaktiboa den radon-gasa duten urak dira. Termalismoan erabilitako ur mota honek ez du inolako eragin negatiborik. Aitzitik, sistema neurobegetatibo, endokrino eta autoimmunearen gaineko gaixotasun zein asalduretan agindua izaten da, bai eta arnasketa-gaixotasun kroniko, hezueriako eta larruazalekoetan ere.
Ur sulfuratuak:
Honen konposizioan sufrea da nagusi, hau dela eta, ustel-usaina dariolarik. Batez ere, prozesu erreumatiko, dermatologikoetan aginduak, hala nola ekzema, keratosis, psoriasi edo azkura eta laringitis, errinitis, bronkitis eta asma bezalako arnasketa-prozesu kronikoetan ere.
|