Debak – Talasoterapia

 

Itsasoaren baliabideetan eta itsas kliman (Deba, algak, lohi eta itsasotik ateratako bestelako gaiak) oinarritutako metodo terapeutikoa da talasoterapia. Erabat naturala da, itsas ertzetik urrun hartzen da ura, araztu eta esterilizatu egiten da, tratamendu ezberdinetan erabili orduko agente patogenorik ez duela bermatzeko. Etimologiaren aldetik Talasoterapia Thalasso (Itsasoa) eta Therapeia (Terapia) greziera hizkuntzatik datoz.

Talasoterapiaren propietateek, Deba, airearekin eta algekin lotura dute.

Terapia hau itsas -ingurune eta kresalean oinarritzen da, beronek 80 elementu baino gehiago dituela, guztiak giza organismoaren funtzionamendurako beharrezkoak, berauetako batzuek tumore, bakterio eta biruskontrako ezaugarriak dituztelarik.

 Debaren konposaketa odol-plasmaren antzekoa da. Hau dela kausa, xurgatze osmotikoaren bidez giza organismoak bere oreka berreskuratzen du.

Osmosi prozesu honek ahalbidetzen duen tenperatura, 35 eta 37º C bitartekoa da, gorputz-tenperatura bezainbestekoa. Honek erraztu egiten du, uretan dauden elementuak, batez ere, iodo eta sodioa, larruazalak xurga ditzan, beronen birsorkuntza eraginez.

Algak itsasotik elikatzen dira, mota guztietako itsas substantziak barneratuz, proteinak, burdina, kaltzioa eta mineral ugari, hala nola A, B, C, E ,F eta K bitaminak ere dituztela.

Organismoari algak ezartzeak, itsas substantzi eta bitaminak emateaz gain, algek eurek beste zenbait propietate dituzte, esate baterako, antibiotikoak, tumorearen aurkakoak, antioxidatzaileak, biruskontrakoak. Larruazalaren zahartzea ere geroratu egiten dute. Itsas haizea kresalezko mikrotantaz beteta dago, ozono eta iodoan aberatsa da, eta propietate antibiotikoak eta lasaigarriak eduki ez eze organismoaren defentsak ere areagotu egiten ditu.

Talasoterapiaren egokiespenak

Talasoterapia patologia-prozesu askotan agindua izaten da, besteak beste,  ondoko hauexetan:

- Faktore analgesikoa, Ohizkoa nahiz gorputz atal zehatzetako mina arinduz.
- Lokomozio-aparatuko prozesu kronikoetan, hala nola erreumatismo kroniko, osteoporosi eta bizkarrezur    patologietan gomendagarri suertatzen da.
- Zirkulazio-sistema mailan, batik bat, zirkulazio-patologia periferikoetan.
- Ebakuntza ostekoetan, arnas aparatuko patologian, traumatismo, afekzio neurologiko, edo sendatze    funtzionala xede duen edozein patologia motetan.
- Arnas aparatuko patologia denean, asma prozesu eta faringitisa direla kasu.
- Lokomozio-aparatuko patologietan eta eskeleto-muskulu sisteman, edemak gutxiagotzeko agindua    izaten da maiz.
- Larruazal mailan, psoriasi kasuan esaterako.
- Ginekologia-arazoetan, menopausia eta pubertaroan, alegia.

Baina ez da soilik gorputz prozesuetan agindua izaten. Talasoterapiaren  egokiespen nagusietakoa ondoko hauetan izaten da: erlaxazio, estres arazo, depresio, loezin eta nekeari aurre egiteko gomendagarri izaten da . Hau gertatzen da zeren eta talasoterapia-tratamenduak ekartzen dituen ezaugarri fisikoei, airea, eguzkia eta itsasoak ematen duen lasaitasuna, gehitu behar zaizkien, tratamendu mota hauexetan guztiak lagungarri suertatzen direlarik.

Prebentzioari dagokionez ez dugu ahaztu behar, talasoterapiak, prozesu-erreumatiko eta ezgaitasun fisikoen agerpena mantsotzen lagunduko digula.

Estetika arloan, talasoterapiak ehunak hobetzen ditu, biguntasuna zein zelulitisari aurre egiten dizkie eta larruazalaren zahartzea moteldu egiten du.

Talasoterapiak ere gaixondoko sendatze-prozesu luzeak murrizteko balio du.

Talasoterapiaren ondorioak, gutxienez 7 eguneko tratamendu egitetik aurrera nabarmentzen dira.