Ur termalen terapiak

 

Hidroterapia

Hidromasajea: Debaz beteriko bainuontzi batean kontrolpeko ur-zorrotadak eta airea ezartzen dira, zirkulazio arazoetarako eta muskuluen erlaxaziorako eraginkorrak dira.

Zurrusta Igeritokia: Ur igeritokian 37º Z-etan presiopeko zurrustak masaje modura ezartzeari deritzo. Zerbikal aldean, sorbaldetan, toraxen, sabelaldean eta gorputz adarretan ezartzen da. Zirkulazio eta erlaxazioaren bizigarria da, muskuluen kontrakturak gutxitu egiten du, larruazalaren indargarria ere bada eta gaixoaren funtzionalitatea hobetzen laguntzen du.

Igeritoki Dinamikoa: Susperraldi funtzionalari begira hidroterapiazko teknika izanik, muskulatura bizkortze eta elastikotasuna hobetzean eragina du ere.

Igertokia: Igeritoki klimatizatuan Deba edo ur mineral sendagarria erabiliz erlaxazio-saioa da. Lasaigarri, bizkorgarri izatea, kontrakturak eta zirkulazio zein linfa-sistemako kongestioa arintzea ditu helburu.

Bainu arrunta: Bainuontzi, andel edo igerileku barean har daiteke eta gaixoa erlaxatzea du xede.

Lurrun bainuak: Ura borborka deneko lurruna erabiltzen da, beroni, eragin terapeutiko areagotzekotan sendabelarrak gehi dakizkiolarik. Ezartzeko tenperatura 40 edo 45º Z-koa da eta iraupena 10 eta 20 minutu bitartekoa. Aplikazio era hauxe da: tratatu behar den aldea lurrun-buru gainean ezartzen da eskuoihal batez estaliz. Bainu mota hau arnasbide patologia eta arazo erreumatikoetan egoki suertatzen da.

Kontraste-bainuak: Ezartze mota honetan ura tenperatura ezberdinetan, hotza eta beroa txandakatuz erabiltzen da. Ezartze mota hau odol-itzuleraren arazoetarako egokia da eta hantura ere arindu egiten du. Jarraian teknika honi deribazio-masajea edo kinesiterapia tratamendua gehitzen bazaio haren eragina areagotuko da.

Ur termaletan hidromasajea: 34 eta 40º Z-ko bitarteko sufrezko ur termalez  beteriko treska batean ematen den 20 minutuko ezartze-teknika da. Bainu honek odol-zirkulazioa bizkortu, hezur eta muskuluen ondoezak arindu, estresa murriztu  eta lasaitasun handia eragiten ditu.

Bilgarriak

Algak eta itsas lokatzak ur termalen terapeutikarako osagarririk eraginkorrenak dira. Aplikazioak bainuontzietan eta, konpresak direla bitarte, egiten dira.

Lohiek, batez ere, eragin termiko eta fisikoa dute, bildukinak erabiliz ezartzen  dira, adibide gisa sarrien erabilitako zenbait tratamendu deskribatuko ditugu:

Lokatz termala algekin  eginiko kataplasmak: Zein den ezarri beharreko prozesua, gorputz atal ezberdinetan ematen den tratamendu zehatza da. Muskuluen hantura arintzeko egokia.

Kataplasmak algekin: Ezartze orokorreko bildukin epela algekin. Estetika-tratamenduetan zelula hilak, toxinak, larruazaleko orbanak ezabatu eta zirkulazioa hobetzeko erabilia. Zelulitisa eta larruazaleko ildoei aurrea hartzeko ere baliagarria da.

Lokatza algekin: Lokatz termala algekin, 40 minutu irauten duen tratamendua da. Ezartze honek dakarren bitamina eta mineral kopurua garrantzi handikoa da, zirkulazioa bizkortu egiten du, erreumatismoa nahiz artritisari aurrea hartzen die eta erlaxatzeko ere lagungarri da.

Badira bestelako terapiak, hala nola txokolate-terapia, ardo-terapia, gerezi-terapia, … e.a., produktu naturalak direnez gero, larruazala elikatzeaz gain, ongizate sentsazioak ere ematen dituzte.

Bestelako terapiak:

Termoterapia: Tenperatura handiko gorputz materialen bidez, organismoari ezartzen zaion bero-sendabidea da. Eragin terapeutikoak hauexek dira: hanturaren aurkakoa, analgesikoa eta muskularra.

Ozonoterapia: Ozonoak ezaugarri fungizida eta bakterizida izateaz gainera, biruskontrakoak ere baditu, propietate guzti hauetan oinarritzen direlarik ozonoterapiaren egokiespen terapeutikoak. Oxidatzeko ahalmen handia daukanez gero, zahartze zelularra geroratu eta globulu zuriak suspertu egiten ditu, organismoaren defentsak areagotuz. Globulu gorrien metabolismoaren  eragilea da, zeluletara oxigenoaren garraiatzea gehituz eta odol-zirkulazioa oro har ere azkartuz.

Aromaterapia: Helburu terapeutikoak dituela, naturan jatorria duten zenbait lurrinez (lore, landare, zuhaitz, eta abarretatik hartuak) baliatzen den terapia dugu berau. Olio esentzialek dauzkaten printzipio aktiboek ondorio onuragarriak dituzte biriketako gaitzak, errinitisa, faringitisa, gibeleko gaitzak, urdail-hesteetako arazoak, nerbio-sistemako gorabeherak, gernu-aparatuko gaixotasunak, larruazaleko ezbeharrak, bronkitis kronikoak, kolitisa, enteritisa eta erreuma bezalako kasuak gertatzen direnean. Ezartze-teknikak masajeetarako olioak, marruskatzeak, fumigazioak, baporizazioak eta inhalazioak direla bitarte egiten dira edo, bainuetan gehigarri gisa erabiliz ere izan daitezke.

Erreflexoterapia
Nerbio-sisteman diren loturetan datza. Sistema honek meridiano energetikoen bidez, gure organismoaren organo ezberdinak, sistemak eta egiturak lotzen ditu. Loturok hainbat puntu jakinetan edo erreflexu-gunetan daude, berauek “mikroerreflexu-guneak” izenpean ezagunak izanik, egitura organikoen erreflexu-mapa diren oinetan, aurkitzen direlarik.
Erreflexoterapiarekin erdiesten diren onurak hauexek dira: hobekuntza fisiko eta psikikoa, gaixotasunen aurreikuspena, tentsioak askatzea, ongizate orokorra, linfa-, guruin-, zirkulazio-sistemak bizkortzea, bai eta sistema endokrinoa ere.

Harri beroak eta hotzak

Gaur egun, osasuna eta edertasunaren aldetik azkena, harri beroak eta hotzak masajeak egiteko erabiltzean datza, berauek minari aurrea hartzen diote, lasaitu eta logura berreskurazten lagundu egiten dute eta gainera larruazala bizkortu, edertu eta oxigenatu egiten dute ere bai. Harriok, Txina, Japonia, Arizona eta Hawai-tik ekarriak dira, eta euren beroa eta ahala magnetikoa masaje batekin konbinatuz gero, gorputz osoko larruazala oxigenatzen dute eta energiaz bete egiten zaituzte.