Terminoen glosa-bilduma

 

Algaterapia: Algaterapiak  bitamina, oligoelementu eta aminoazidoak ematen ditu. Histamina askatu egiten du. Analgesikoa, hantura-kontrakoa, emagarria eta, metabolismoaren erregulatzailea ere bada.
Aromaterapia: Landareetatik ateratako olio esentzialak erabiltzean oinarritzen da aromaterapia. Beronek osasun orokorra eta itxura fisikoa hobetzen du. Arazo askori aurre egiteko erabiltzen da, barne-herstura, akne edo zelulitisari, besteak beste.
Bainuetxea: Erakunde terapeutikoa, non oinarrizko hiru elementu batzen diren: Ur mineral sendagarria, agindutako ur termalen tratamenduak egoki ezartzeko instalazio doituak eta, gaixo bakoitzari begira dauden baliabideak zelan erabili zuzentzen dituen sendagile- zein laguntzaile-taldea.
Bainua: Denbora eta tenperatura zehatz batean ur mineral sendagarritan murgiltzean datza teknika hau.
Ur termaletan bainua: Ur termaletan bainua eta aldi bereko urpeko ur-zurrusta ezarriz egiten da.
Kontraste-bainu termalak (hotz/bero): Gorputz adarretan aplikaturiko tenperatura-aldaketak direla bitarte, gimnasia baskularra ematen da, beroak odol-hodiak zabalduz eta hotzak uzkurtuz, hala, gorputz-adarretako odol eta likido-erretentzioak kanporatzen dituela.
Presiopeko zurrusta: Eskuz ezarritako ur mineral sendagarria gutxi gorabeherako presio eta iraupenaz.
Jet edo Kneipp dutxa: Lokomozio-sistema osoari eta zirkulazio periferikoari egindako presio handipeko zurrustazko masajea, tonua areagotuz.
Vichy dutxa: Lehorreko eta ur mineral sendagarripeko masaje konbinatua.
Drainatzea linfatikoa: Ehun linfatikoetan diren likido-erretentzioak arintzea eragiten dituen masaje teknika da.
Lokatza-terapia: Buztinak eta ur termala nahasturiko bainuak.
Fitoterapia: Landare, elikagai eta elementu elekagarrietan oinarrituriko terapia da. Terapia honek landareen esentzia puruak erabiltzen ditu, larruazaleko hainbat arazo eta gaixotasun tratatzeko, hala nola alergiak, artritisa, digestio-aparatuko arazoak, loezina, hilekoaren asaldurak, larruazaleko gaitzak…halako moldez ezen albo-ondorioak saihestu egiten diren eta tratamenduak eraginkorragoak izaten diren.
Inhalazioak: Ur mineral sendagarriei darizkien gas edo lurrunak ezartzean datza. Taldeka edo banakako ematen dira.
Kneipp-terapia: Kneipp-ek azaldutako teknikari jarraitzen dion tratamendua da: ur termaletan bainuak, hotzak eta epelak, sendabelar-infusioak, dieta eta ariketa fisikoa tartekatuz.
Lohiak: Mineralez eta ikatz-antzekoez osatutako substantzia organikoen nahastea, helburu terapeutikoekin eta kanpo-erabilera duena.
Erlaxazio-masajea: Eskuzko masaje leuna, gorputz ezartze terapeutikoetarako, muskuluak erlaxatu eta larruazal-hodiak zabaltzeko.
Masaje terapeutiko deskontrakturatzailea: Eskuzko masajea gorputz aplikazioetarako, muskulu atezatuak erlaxatu eta bizkarreko minak arintzeko.
Ozonoterapia: Odola oxigenatzeko teknika, akidura eragiten duten erradikal askeak ezabatuz.
Paralokatzak: Lokatz edo lohi parafinarekin nahastea gorputz adar batean edo zenbaitetan ezartzeko.
Oin-bustialdia: Oin eta zangoen zati bateko bainua.
Gorputz esfoliazioa: Larruazalaren zelula hilen kentzea edo beronen azaleko ezkatatzea, larruazalaren itxura gazte, fresko eta garbia lortuz.
Prosoterapia: Aire-kamera sistema berezi baten bidez drainatze linfatikoa egiten duen tresna da, gorputz adarretan presio mailakatua eraginez, hala, edemak eta likidoen erretentzioa konponduz.
Lainoztatzeak: Lurrun eta ur termala inhalatze teknika dugu berau, faringean eta sudur inguruko hobietan (goiko arnasbideak) eraginkorra delarik.
Erreflexoterapia: Oin-zoletan masajea da, berauetan gorputz-organo bakoitzak  erreflexu-gune bana duelarik.
Lohi-erlax eta ur termaletan bainua: Lokatz geruza zein masajearen bidez gorputz osoan zehar ezartzen baita, gero, ur termaletan bainua hartzen delarik.
SPA: Salus per Aquam” (Ur bidezko osasuna): Spa batek ongizate-leku bat du, non urez burutzen diren tratamenduak ezartzen baitira. Spa-k, gehienbat lasaitasuna, bizitasuna eta osasuna lortzea bilatzen du, horretarako Estetika eta Edertasun Bulegoa dagoelarik.
Talasoterapia: “Thalasa” berba grekoa da, itsasoa eta terapia esan nahi du (sendabidea eta mediku-kontrola). Honexetarako hiru faktore dira ezinbestekoak: Deba, itsasoaren hondotik zingo zehatz batean hartutakoa eta giza gorputzak duen tenperaturan berotua, itsas elementurik funtsezkoenak bilduz, hala nola, algak, lokatza eta plankton termala, baita itsasoko klima eta airea ere.
Lurringailua: Helburu terapeutikoekin gorputzean ezartzen den lurrun ekoizpena.